Hemendik aurrera Beasain KEko partiduak ikustera joaten garenean, jokalariez gain, teknikariei ere begiratuko beharko diegu; GAME SAren izena eramango baitute beren kamixeta eta gainerako jantzietan.

Zergatik Futbol talde bat?

Baloiarekin ibiltzeaz gain Beasain KEn argi dutelako  beren lanak gazteen hezkuntza, prestakuntza eta garapenean eragina dutela, hauei duintasunez lehia egiten eta garaipena eta porrota behar bezala onartzen erakusten dietelako; kirolaren bitartez lana, laguntasuna, errespetua eta disziplina bezalako balioak lantzen dituztelako.

img_1209

Zergatik Beasain K.E?

Esan bezala inguruan errotutako erakunde bat garelako; Olaberrian kokatuta gaude, eta gehienbat inguruko lantegi eta herriekin lan egiten dugu (adb.Beasain). Inguru horrek asko ematen digu, eta inguru hori bizirik mantentzea nahi badugu, argi daukagu zaindu beharrean gaudela; bai ingurunea baita hau osatzen duten pertsonak ere.

Zergatik Teknikarien jantziak?

Berritzaileak garelako; eta hori gure ekintza guztietan ikustea nahi dugu. Ohikoa izaten da Klub edo elkarte bateko  talde jakin bat babestea; gure kasuan teknikarien lanari ikusgarritasuna eman nahi genion, askotan ezkutuan gelditzen diren horiek argitara atera nahi genituen.

Urtzi erantxun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu