Apirilaren 28a, Lan Osasuna eta Segurtasuneko nazioarteko eguna, Goierri eskolan ospatu dugu GAME SAkoek.

puerta goierriBertan, Seguritate eta ingurumenaren astearen barruan, “norbera babesteko ekipamenduak” izeneko jardunaldi bat antolatu dute, non 3M koekin batera parte hartu dugun.

Jardunaldi hau proiektu berri baten barnean kokatzen da, FORMAME (FORMAzioa + gaMEsa) izeneko proiektu edo ekimenaren barnean.

FORMAME aurtengo neguan jarri genuen martxan, behar konkretu bati erantzuteko asmoz: Gure ingurunearekin elkarlanean jardutea, ahal dugun neurrian inguruneari eta ingurune hau osatzen duten erakuneei laguntzea.

Eta zer egin dezakegu guk beren alde? Galdetu genion gure buruari…. Dakiguna erakutsi, eta dauzkagun kontaktuak aprobetxatu; punta-puntako hornitzaileak ditugu, azken produktu eta nobedadeak inork baina hobeto ezagutzen dituztenak; bada horiek gure inguruko lanbide eskolen zerbitzura jarriko ditugu; inguruko ikasleek ere azken nobedade horiek ezagutzeko eta punta puntako produktuekin lan eginteko aukera izan dezaten.

Eta horrela jaio zen proiektu hau.

Proiektuaren lehen fruitua Apirilean iritsi da, Goierri eskolakoen gonbidapenarekin: Gonbidapena jaso eta gure hornitzaile diren  3M koekin hitz egin eta jardunaldi hau antolatu genuen; ikasleek EPIak gertutik ezagut zitzaten.

Emaitza bi orduko hitzaldi bat izan da, non ikasleek segurtasunerako 3M metodoa ezagutu duten, eta produktu ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan duten (kaskoak, arnasa hartzeko maskarila eta sistema ezberdinak…) beren esperientziak konpartitu, galderak egin, egoera bakoitzerako produktu egokiena zein den; hauek era egokian nola erabili eta nola ez erabili,etab.

Ikasleek segurtasun ekipamendu hauek erabiltzearen garrantzia barneratu dute, eta horrekin gure helburua erabat bete dugu.

 

 

 

Urtzi erantxun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu