ATE IREKIAK 2017

gam72017ko  Urriaren 4a zen, arratsaldeko 15.00ak GAME SAn… eta urduritasuna nabari zen lankideen artean; eguna gerturatzen ari da, karpa martxan da, barrakoak ere hemen daude, hornitzaileak iristen hasi dira beren stand-ak non eta nola jarri ikustera, iritsi ez direnak telefonoz deika ditugu “laster izango naiz bertan, 30bat kilometro falta zaizkit iristeko” … dena ondo dihoa, zertara dator ba orduan urduritasun hau? Galdetzen diogu gure buruari… “paniko eszeniko” delakoa izango da.

Eta honela urduritasunak joan eta urduritasunak, karpak joan eta standak  etorri iritsi zen Urriaren 5a, Ate Irekien Jardunaldiaren eguna. Goizeko 7ak, kafe bat eta lanera: Hornitzaileei harrera egin, postuak montatzen lagundu, gure postua  ere prestatu, kateringerako mahaia, parrila, taldeko argazkiak egin, eta 3-2-1 listo! Ateak Irekitzera!

Ateak ireki bezain pronto jendea gerturatzen hasi zen, ezagunak, betiko bezeroak, noizbehinka etortzen direnak, GAME SAn behin ere izan gabekoak, edo zerbait erostera etorri eta standen inguruan buelta bat ematera gelditu zirenak.

gam1Bertaratu ziren guztien interesa nabaria zen, jardunaldi ostean pasatako inkestetan ikusi ahal izan dugunez gure ilusioa nabaritu eta sentitu zuten (horrek ikaragarri pozten gaitu), eta jardunaldi honen helburua den interakzio hori ere estimatu zuten. Azken finean jardunaldi hau egiten badugu bezero, hornitzaile eta Gamesako lankideok kontaktuan jartzeko da, gertutasun hori transmititzeko, eta bezeroek ere interakzio hori bilatu eta apreziatzen badute gure helburuak erdietsi ditugula esan dezakegu: “Gure bezeroek bezala pentsatzen dugu, eta alderantziz”.

Ez zeuden bezeroak bakarrik ordea, hornitzaileak ere bertan ziren, eta zer hornitzaile gainera! Gurekin lan egiten duten etxe garrantzitsuenak etorri ziren jardunaldira (Dewalt, Aignep, Tomas Bodero, Aghasa Turis,  Facom, Monza, Taegutec, Krafft, Henkel, Sait, Insize, Bezabala ) gure publiko eta aliatu ziren aldi berean, pozik utzi behar genituen eta aghabezeroak pozik uzten lagundu behar ziguten. Lehen bezeroak gerturatzearekin batera martxan jarri ziren, beren produktuak erakutsi zizkieten, erakustaldi asko ere egon ziren (erreminta elektrikoekin gehienbat) eta hornitzaile ezberdinen artean produktuak konpartitzen zituzten (Dewaltek amoladorak uzten zizkion diskoak egiten dituen SAITi esaterako). Gainera bezeroek erremintak probatzeko aukera izan zuten, suertatzen zitzaizkien dudak argitzekoa eta froga ezberdinak egitekoa.

Aipatzekoa da INSIZEk aurkeztu zuen “High Definition Digital Microscope ISM – DL200” aparatua, estatu mailan lehen aldiz aurkeztu zuena. Tresna honek, labur laburrean esanda,  irudi garbiagoa eskaintzen duen eta deformazioa ekiditen duten lente teletronikoak ditu; argazkiak atera eta zuzenean memoria – txartel batean gordetzen ditu.

Loctiteren “Adhesivos estricturales Universales” ere lehen aldiz Gamesan aurkeztu ziren; hauek bere teknologia hibridoari esker eranskailu instantaneoen azkartasuna eta eranskailu estrukturalen erresistentzia konbinatzen ditu. Honela produktu paregabea sortu du, erabilgarritasun, erresistentzia eta iraunkortasun ikusgarriarekin; gainera erabiltzaileari beste edozein prouktuk baina segurtasun handiagoa eskaintzen dio.

gam4Eguna amaitzera zihoan eta jardunaldi honen 3.zutabearen momentua zen ( beti esan dugu jardunaldiak 3 zutabe dituela, hornitzaileak – bezeroak – GAMESAko taldea). 18:00 aldera,  urteetan GAME SAko bazkide eta zuzendari izandako Jose Manuel Mozok  aurtengo Jardunaldiko Zozketaren irabazlearen izena atera zuen: 2 pertsonentzako itsasbidaia Lanargira joan zen, eta beste sorpresa bat ere izan genuen: Langileen artean SPA baterako egunpasa zozkatu zen. Oraingoan Pilar Mendia, bazkidea, izan zen izen saritua ateratzearen arduraduna, eta saria Joxemik eraman zuen, zorionak!

Eta honekin amaitutzat eman genuen Jardunaldia, bezperako urduritasun guztiak irribarre eta poztasun bihurtu ziren jardunaldia nola joan zen ikustean, jendearen inpresioak ezagutzean.. beraz ESKERRIKASKO bertaratu zineten guztioi, jardunaldia posible egin zenutenoi…. eta 2019rarte!

 

Urtzi erantxun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu