Elkarlanean formakuntza osatzeko ikasleak euren gelatik atera ditugu

Urriaren 26 Goerri Eskolan lan prebentzio hitzaldietan parte genuen, arnasketa sistemaren babesa eta eskuen babesa landuz, eta oraingoan berriz Goerri Eskolara joan gara. Oraingoan Facom etxeko lantresnak dituen furgoneta batekin.

Furgoneta honek mantentze lanak egiteko beharrezko diren tresna guztiak ditu. Bisita honetan mekatronikako ikasleengana hurbildu dira, hauek izango bai dira sistema mekatroniko industrialak konfiguratzea eta optimizatzeileak, eta horiek muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, gainbegiratzen ibiliko diren etorkizuneko arduradunak. Furgoneta bertan, kontsultak egin eta lantresnen demostrazioak eta hauei buruzko kontsultak burutu dituzte.

2017tik aurrera GAMESAk formakuntza eskola desberdinekin duen programan barruan egiten dugun formakuntza ekintzetariko bat da fabrikatzailearen teknikari batekin batera egiten diren bisita hauek, lehenik eta behin bisita oso orokorra badirudi ere, gero bertan erabateko saioa izaten da burututako lantresnen demostrazioarengatik. Ikasleak fabrikatzailearen kalitatea ikustatzeko aukera du eta Facom-en kasuan eskuzko lantresna bereizten den estutzeko tresna manuala, erauzketa eta inpaktuzko pneumatikoa. Aukera izaten da fabrikatzailearen tresna berriak esku artean edukitzeko.

Informazio +: gamesa@s-gamesa.com

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu