Maider aurkezten dizuegu. Dewalt furgoneta gidatzen du eta bezeroei demostrazioak egiteaz arduratzen da.

DeWalt
GA Noiz hasi zinen lan honetan?

MM Oraindik denbora gutxi daramat lan honetan, 2018ko maiatzean hasi nintzen. Hasieran formakuntza epe bat izan nuen nire lankideekin eta irailetik aurrera bakarrik ibiltzen naiz furgonetarekin alde batetik bestera.

GA Nola hasi zinen eta zergatik?

MM Betidanik etxetik ezagutu eta izan dut ingurune komertziala, nire familiak denda bat zuen Bilboko alde zaharrean. Lehenik produkzio ikasketak burutu nituen, produkzioko goi teknikaria naiz formakuntzari dagokionez, baina lanean hasitakoan denden munduan murgildurik ibili nintzen eta horrek marketin eta arlo komertzialerako kuriositatea piztu zidan, ildo horretatik nire formakuntza osatzea erabaki nuen.

Ondoren krisiak eraginda industriara itzuli nintzen, lan aukera gehiago zegoelako. Industria arlora itzultzean, makinetan lan eginez eta makinen demostrazioak egitera etortzen ziren komertzialei begira, interesa sortu zitzaidan, jakin-mina. Orduan lan aukera bat sortu zitzaidan, tresna hautemangarriak saltzeko eta furgoneta erakusgarri bat gidatzeko… Eta horrela aurkeztea ausartu nintzen. Gaur egun lan honekin poz-pozik nago. Lan oso dinamikoa da, egunero desberdina da, jendearekin dudan harreman zuzena gustuko dut, eta egunero ikasten dut zerbait berria.

GA Ezagutzen duzu antzeko lan bat egiten ari den beste emakumeren bat?

MM Ez, ez dut ezagutzen lan hau edo antzeko lan bat egiten ari den emakumerik. Guk dakigunik Europako emakume bakarra naiz furgoneta erakusgarri bat ematen ari dena.

Egia esan lehenik lekuetara iristen naizenean ez dute emakume bat espero, baina pixkanaka nirekin elkarrizketan sartzen direnean buelta ematen diogu egoerari. Erakutsi egiten dut hemen naukatela, euren arazoak konpontzeko prest naukatela, eta hala ere zenbait jenderen partetik gaitzespena sentitzen dut. Azken batean emakumeak gehiago lan egin behar izaten dugu, oraindik ez da ikusten normaltasunez, arlo honetan oraindik gizonezkoen presentzia handia da. Eta nire enpresari eskertzen badiot ere izan dudan aukera emateagatik, ateak irekitzen goaz oso poliki. Ateak irekitzen ari zaizkigula konturatzen naiz, baina nik uste dut aukerak hartzen jakin eta bertan posizionatzen ausartu behar dugula emakumeak. Nire inguruko salmenta kanal osoa gizonezkoena da.

DeWalt
GA Ama batek Twitter bitartez laguntza eskatu zuen bere alabari suhiltzaile emakumeei bazirela erakusteko, izan ere neskak ikasgelan suhiltzailea izan nahi zuela adierazi zuen eta mutil batek “argitu” zion ez direla emakume suhiltzaileak existitzen, Ezagutzen duzu #FirelightingSexism kanpaina?

MM Ez, ez dut ezagutzen. Baina, horixe baietz! Neskak beldurrik ez edukitzera bultzatu behar dugu, eta egoerak normalizatzen lagundu.

GA Uste duzu eskarmentuaren bitartez normaltasunerantz bultzatu daitekeela?

MM Bai, noski! Nik eman izan ditut lanbide hezkuntzan hitzaldiak (adibidez zurgintza arloan ikasleak mutilak izan ohi dira gehienbat), eta neskek furgonetarekin iristen ikusten nautenean pozik hartzen dute emakume baten presentzia. Horrelako lanetan emakumeak beldurrik ez izatea zabaldu behar dugu. Niri galdetzen didate: “Ez duzu beldurrik furgonetarekin bakarrik zoazenean? Ez horixe. Ez dut batere beldurrik. Ni lan honetan nabil eta nire lana egiteko ongi prestatuta nator” erantzuten diet nik.

GA Pentsatzen dugu lan honetan epe luzera ikusten zarela eta denbora luzez.

MM Noski baietz. Enpresarengatik informazio baikorra jasotzen dut. Denbora gutxi daramat lan honetan baino orokorrean gustura eta pozik nabil.

Suministros Gamesan burutato elkarrizketa, otsailaren 5ean.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu