Gamesa eta UGLE berriz ere elkarlanean  arriskuen prebentzio hitzaldian

Lan segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzeko ez zaigu bururatzen modu hoberik lanbide eskola batera hurbildu eta prebentzioaren inguruko hitzaldian parte hartzea baino. Bertako ikasleei Norbera Babesteko Ekipamenduaren berri eman eta bide batez formakuntza hauetan parte hartzea helburua bat da GAMESArentzat, eta oraingoan Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskolara hurbildu ginen iaz bezala.

Norbera Babesteko Ekipamenduak eduki dezaken garrantzia oraindik ezagutzen ez duten ikasleak eta lan arriskua zeintzuk izan daitezkeen kontutan izanik, hitzaldiaren edukia eta bertan azaldurikoa interesgarria izan zen. Aurkezpenak burutu zituzten fabrikatzaileak garrantzi handia eman zioten momentuko araudia, eta fabrikatzaileak araudia nola betetzen duten adierazi zieten. Elementu bakoitzak non islatzen duen araudia hori enbasean, eta baita ere fitxa teknikoak non kontsultatu adierazi zizkieten.

Hitzaldi honen bitartez arrisku motaren ebaluazioa, Norbera Babesteko Ekipamendua aukeraketa, eta ekipamenduaren erabilerari buruzko formakuntza transmititu izana espero dugu. Adituek argi utzi zuten ekipamenduari buruzko zalantzak ditugunean hobe dela lanean eten bat egitea, lan istripua sortzeko arriskua dagoela susmatzen baldin bada. Ekipamenduari buruzko zalantzak daudenean hobe da kontsultatzea.

TB Group: eskuen babesa

TB-k eskuen babesaren inguruan beraien ezagutza helarazi ziguten. Ikasleek hitzaldian zehar ebakien eta kolpeen kontrako eskularruak probatzeko aukera izan zuten. Hitzaldian eskularrua ebakitzeko aukera eman zitzaien eta froga eginez ikusi zuten fabrikatzaileak erabiltzen duen materiala egokia dela bete behar duten funtziorako. Bestalde, fabrikatzaileek berrikuntzetan eten gabe inbertitzen dute babesteko modu berriak sortuz. Berrikuntza hauek 8 hilabeteko prozesua behar izaten dute ideia edukitzetik produktua lortzeraino. Fabrikatzaileak adierazi zuen askotan berrikuntza erabiltzaileak duen arazo edo behar bati irtenbide bat emateko sortzen dela.

TB-k erreferentzia ezberdinen kategoriak eta ezaugarriak nabarmendu zizkieten, eta horrela ikasleek lan arloan izango dituzten babesteko beharrak identifikatu eta ondorioztatzen edukiak azpimarratu zituen  TBko adituak. Hori dela eta babeserako eskularruen konposizioa eta erreferentzia bakoitzaren xedea zein den ikasi zituzten.

 

3M: Ikusmena, entzumena eta arnasketa sistemaren babesa

3M-k lan inguruan babesa eskubide bat dela adierazi zigun baina baita ere bete behar bat dela. Ikasleak lehenik pentsa dezake maskara, tapoiak, betaurrekoak eta babeserako erabiltzen diren gailuekin lan egitea erritmoa geldotu egiten dela. Baina, adituaren azalpenak entzutean ulertzen du osasuna babestea garrantzitsuagoa dela, lanean pixka bat mantsoago egitea baino.

Bestalde, ikasleak egiaztatu ahal izan zuten fabrikatzaileentzat ere ekipamenduaren ergonomia ardura handiz lantzen duten gaia dela, eta bide batez elementu desberdinak probatzeko aukera ere izan zuten. Une interaktibo hauei esker, egiten diren galderak kontutan hartuz eta euren burua babestuta ikusteko zalantzarik ez dute, bai arnasketa sistema, entzumena eta ikusmenaren babesari dagokionez. Une eta babes mota bakoitzari dagokion ekipamendua ezagutzera iritsiko dira lantokietara joan aurretik horrela.

Besteak beste, hitzaldiak iraun zuen bitartean, demostrazioak egin ziren zarata indargabetzea ahalbidetzen duten aurikularrak ezagutu zituzten. Baita ere, gehiegizko entzumenaren babesak lankideen arteko komunikazio oztopatu egin dezakeela erakutsi zitzaien ikasleei. Komunikazio falta horrek lan istripuak sortarazten ditu. Helburu nagusia lan istripuak ekiditea dela argi eta garbi transmititutako mezu garrantzitsuena izan zen goiz osoan.

Arnasketa sistemaren babesaren aukera zabala ere adierazi zen, kontutan edukiz lanean dugun kutsadura graduaren arabera halako babesa ere beharko dela argituz.

Prebentzio kultura azpimarratzea da dudarik gabe lan istripuak ekiditeko modurik egokiena. Gamesarentzat oso garrantzitsua da ekipamendu aukera asko eta egokiak daudela transmititzea, eta horrexegatik parte hartzen dugu gure inguruko lanbide eskoletan formakuntza mota hau bultzatuz.

Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
Tomás Bodero Group. Protección de manos.
Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
Tomás Bodero Group. Demostración de guantes.
Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
Tomás Bodero Group.
Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
3M. Protección auditiva, respiratoria y ocular.
Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
3M. Protección auditiva, respiratoria y ocular.
Lan arriskuen prebentzio hitzaldiak
3M. Consulta de alumno sobre artículo para soldadura.

Informazio + gamesa@s-gamesa.com

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu