Hamabost urte ez dirudi denbora asko. Hala ere, duela 15 urte gaur bezalako egunez, 2004ko uztailaren 16an, aldaketa esanguratsua eman genuen.

300 metro karratuko Beasaingo dendatik, bi pisuko 2.500 metro karratuko Olaberriako pabiloira egin genuen aldaketa, gure gaur egungo kokagune berrira. Bezero eta hornitzaile kopurua handitu egin da, eta hasierako salerosketa bolumena areagotu egin dugu, lehen urteetako martxarekin zer ikusirik ez duen salerosketa dugu orain.

 

Industria azken 15 urteetan

Zein eratako industriak egiten du aurrera gaur? Lehen gure bezero industrialak txikiagoak ziren. Batzuk izugarrizko hazkuntza izan dute, eta beste batzuk oraindik ez ziren sortuak izan. Edozein kasutan, gure bezero kopurua asko igo denez bete beharreko gestio lanak zorrotzago burutzera behartu gaitu egungo martxak.

4.0 Industria, “adimentsua” bezala ezagutzen duguna, prozesuen digitalizatze eta kostuen aurreztea ahalbidetzen duen aro berrian gaude orain.  Bitxia badirudi ere, Beasaingo gure bizilaguna batzuk herriko kalea utzi dute eta inguruko pabiloira etorri dira gu bezala leku gehiago izateko beharrak bultzatuta.

 

Salerosketa azken 15 urteetan

Zein eratako dendak ditugu gaur? Urte hasieran AECOC konferentzian parte hartu genuen, eta ikusi dugu salmenta sektorean ematen ari diren aldaketen erritmoa oso bizkorra dela, aldaketa hauek jarraitzea abiadura handiz aldaketak ematea suposatzen du. Bestalde, aldi berean erosketa egiteko era aldatzen ari da. Erosleak eskuratu nahi duen produktuari buruzko informazioa bilatzeko aukera gehiago dauka, eta hori gutxi balitz, Internet bitartez prezioa bila dezake. Egungo eroslearen ohiturak duela hamarkada batzuen garaiko eroslearen ohiturekin ez du zer ikusirik, desberdinak dira.

Guzti horren gainetik, guk aholkularitza lanetan, irtenbideak ematen, eta zerbitzua behar duen orori arreta pertsonalizatua eskaintzen jarraituko dugu.

 

Tienda de Beasain

 

Azken 15 urteak GAME SA-n

Nola aldatu gara? Paperetik software-era egin dugu salto, 10 pertsona baino gutxiagoko lan taldea izatetik 25 pertsonako lan taldera, baina are garrantzitsuago, arlo komertzial hutsetik gure bezeroek behar dituzten zerbitzu integralak osatzera pausoa eman dugu. Lan arlo desberdinak garatu ditugu: vending makinak, lanerako arropa pertsonalizatua, NBE (Norberaren Babeserako Ekipamenduak), lan tresnen erakustaldi pertsonalizatuak, erosketa eskarientzat extraneta,  formakuntzak, prebentzio hitzaldiak, kontsumoen eta entregatzeen trazabilitatea, eta produktuen katalago zabalago baten eskaintza ere badugu. Etorkizunean sortzen diren aukera berriei erantzuna ematen saiatuko gara. Aldaketak gehiago emateko prest gaude!

EZAGUTU GAME SA-ren ZERBITZU INTEGRALAK

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu