Hornitzen 5. Aldizkariko sarrera.

Elkarlana, etengabeko formakuntza, eta zerbitzuak: batzen jarraitzen dugu.

Joan den udazkenetik Goierri Valleyn parte hartzen ari gara eta harro gaude gure kidetzaz. Izugarri baloratzen dugu Goierri Valleyk eman digun aukera.

Elkarkidetza honek inguruko enpresekin elkarlana ahalbidetzen du, epe ertainera pentsa arazten digu eta ilusioz beteriko proiektuetan parte hartzea Goierrin dauden sinergiak batuz.

Elkarkidetza honek etengabeko formakuntza proiektuetan parte hartzea ahalbidetzen digu baita ere,  gure eguneroko lanetan gure lantaldeari ezagutza berriak gehituz, eta gure balioa hobetzen laguntzen digu.

Dakizuenez gure lanaren ardatz nagusia arlo komertziala da, baina beste arlo batzuk ere lantzen ari gara. Hala nola, lanerako arroparen renting-a martxan jarri dugu Arabako enpresa handi batentzat. Zerbitzu berri honen bitartez lan taldearentzat arropa egokienen aukeraketa, garbiketa eta konponketa zikloaren finkapena era pertsonalizatuan emango dugu. Arlo honen onura nagusiak kalitatezko arropa beti prest edukitzea, lanerako erosotasuna eta erabileraren segimentua bermatzea litzateke.

GAMESAn gure konfiantzazko bezeroek helarazten dizkiguten erronka eta behar izanei irekita gaude. Zuekin konprometituta jarraitzen dugu.

HORNITZEN 5: aldizkaria.
Gure aldizkaria nahi duzu? Idatzi guri “Hornitzen 5” alea eskuratzeko.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zabaldu