Nora goaz
Aldaketak oso azkar gertatzen diren garai batean bizi gara, eta beraz, etengabe ingurunera egokitzeko gai izan beharko dugu, ezin baitugu enpresek daramaten arintasuna galdu. Informazio-jarioari esker edozein mailatako erabakiak azkarrago hartzen lagunduko diguten baliabide tekniko guztiak eskaini behar dizkiogu enpresari.
MISIOA
Eskuko erreminta zein erreminta elektrikoa, torlojuak, lanerako babesak, eta bezeroen beharrak asebeteko dituzten beste edozein produktu zein zerbitzu eskaintzea.
BISIOA
Horniketa industrialari dagokionean erreferente bat izan nahi dugu gure eskualdeko enpresentzat. “Irtenbideak eskaintzen dituzten horiek” izan nahi dugu, gertutasun eta malgutasunagatik ezagutu gaitzatela.
Gure enpresa-proiektuak honako zutabe hauek ditu:
- Erabiltzaileak eta bezeroak ezagutu eta leial bihurtzea
- Gure markak indartzea
- Gure industria-bokazioari bere horretan eustea
- Pertsonen gaitasunak sustatzea
- Prozesuen bikaintasuna bilatzea
Era horretan, hazkunde errentagarri bat bultzatuko dugu eta bezeroak eta proiektu hau osatzen duten pertsonak gogobeteta egon daitezen lagunduko dugu.
BALIOAK:
- Emaitzara bideratua
Ezarritako helburuak lortzeko konpromisoa hartu dugu. Irmo eta gogor saiatuko gara erabakiak hartzeko garaian eta ezarritako emaitzak lortzen lagunduko duten baliabideak erdiesteko garaian.
- Merkatura bideratua
Irtenbide berritzaileak eta kalitatezkoak eskainiko ditugu bezeroekin eta erabiltzaileekin ditugun etengabeko harremanetan oinarrituta, horien premiak eta itxaropenak ezagutuz.
- Lehiakortasuna
Irabazi egin nahi dugu prozesuen bikaintasunaren bitartez.
- Berrikuntza eta sormena
Estrategian nahiz prozesuetan ideia bereziak eta balio bat emango digutenak sor daitezela bultzatzen dugu, eta horiek gauzatu daitezela errazten dugu.
- Konpromisoa
Taldea osatzen dugun pertsona guztiok erantzukizun aktiboa hartzen dugu gure gain, taldearen eginkizuna eta xedea erdiesteko bide horretan.
- Lankidetza
Talde-lana sustatzen dugu eta jardunbiderik onenak garatzen ditugu.
- Gobernu ona
Gardentasuna eta balio etikoak sustatzen ditugu.