empresa2empresa3empresa4empresa5empresa6empresa7

Sortu zenetik GAME, S.A. enpresak BEZEROArengana zuzendu du bere negozioa, eta gure helburu nagusia eta salmenten indarra BEZEROAREN GOGOBETETASUNA erdiestea izan da industria-mantenuaren arloan, baina ez bakarrik hornigai tradizionaletan, izan ere, GAME, S.A.k erosketa eta mantenurako irtenbide bakar eta orokor bat eskaintzen baitie, ekoizle eta prozesuen aniztasun zabal baten hornigaiak koordinatuz eta egoki informatuz, hala nola Vending eta Kanban sistemen bitartez. Zerbitzuak bere bezeroekin bateratzeko sistema bat ezarri du, stockak murriztuz eta ekoizpen-fluxuak hobetuz, eta aldi berean, lan-kateari balio erantsi bat gehitu dio eta baliabideak eta eragiketa-kostuak ahalik eta ongien aprobetxatzea lortu du.

BEZEROAri zerbitzurik onena bermatzearren, GAME, S.A.k baliabiderik onenak eskaintzen ditu LOGISTIKA arloan, eta horren barruan, industria-mantenurako produktuen eta hornigaien aukerarik handiena topatzen dugu, 60.000 erreferentzia desberdin baino gehiago izanik gure biltegietan. Geure banaketa-flota propioaren bitartez kudatzen dugu.

GAME, S.A.k bere BEZEROEI beti irtenbiderik onena bermatzearren, baliabide, langile eta hornitzailerik onenak erabiltzen ditu. Horrexegatik, GAME, S.A. finantza-egitura egoki batez baliatzen da gure negozioa indartzeko helburu horri begira.